XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onan eguiñic ezauguera barri bat emon euscun bere umilltasun eta amodio gorengoena; bada ezzan toquiric egon ain beerengo eta lotsarizcoric, nora eroan ez eban arimen amodio eta euren erremediatu gureac.

Eta arima oneec ain azco eta mereciquisun andietacoac izanic, cer gaitic cirean Erregueac, Aitalenac, Igarlac, Beragan sinistu, Bera opa izan, Bera iruditu eta Bera predicadu ebeenac; eta ain beste guizalditan Jaungoicoac aguindu eutsen ascatasun ain osagarriaren fede eta icharopena munduan euqui eta eracutsi ebeenac; baita cirean bere adisquide laztan eta bere gracia eta berbac gorde ebeezanac, eta euren artean baita bere aitac edo asaba araguizcoac izan cireanac; egozan azquenez bertan baturic lenagoco denporetan bere Pasiñoac emon ebazan frutu guztiac; errazoezco gauzea zan euren Erredentzalla eta Salbaguilla izan zanac bere pertsonaz icusi eta eurai alaco ascatasun miragarriaren barri emotea.

(...) eta tormentuetan egonic goruntz beguiratu ebala, eta icusiric Abraan eta Lazaro gurazo santuen toquian egozan denporan, Abraaneri escatu eutsala aren bialdu eioala Lazaro, bere arimaco sua cerbait otzitu al baion; eta Abraanec erantzun eutsala, ezzala ori izan al leitequean gauzea, eta beste errazoen artean esan eutsan au, lecu batetic bestera guztiz urrin egoala, eta bitartea ain sarratu eta bidebacoa nunda ezin leiquean iñor batetic bestera irago.

Auxe zan bada Salbaguillea ill zanean inpernuco lecu guztien izate modua.

Curutzean ill zanean Jauna, bere arima guztiz santua Jaungoicotasunaz bat eguinda edo batuta, eta contau ezin leitequeezan aingueruz inguratuta, jaitsi zan Berbera inpernuco lecu zacon aetara, nun alde guztietatic sarraturic egozan ainbat arima.

Guztiz egoqui izan zan bide ori Ber-berac iracurri eian presondegui orrec edeguiteco, eta guero preso egozan areec ascatu, justu orreec Bera euren aurrez aguertuaz glorificadu eta bere garaitzaren irabaste areec beretzat batu eta beretu eiazan.